Landetxeak 3 logela ditu: 2 ohe bikoitzarekin eta 1 banakako bi oherekin. Guztiek dute banakako bainugela.
Gehienez 6 pertsona. Ez da maskotarik onartzen.


Oinarrizko elementuak

Toallak, maindireak, mantak, mahai-zapiak, xaboia, komuneko papera, ile-lehorgailua, plantxa, botikina... ditugu

Sukaldeko tresnak

Mahai-tresneria, baxera, labea, mikrouhin-labea, garbigailua, ontzi-garbigailua, hozkailu-izozkailua, kafe-makina, txigorgailua, irabiagailua... ditugu

Wifi

Wifi banda zabala dugu

Telebista

Badugu telebista

Berokuntza

Berokuntza dugu etxebizitza osoan

Kutxa gotorra

Kutxa gotorra dugu

LOGELA 1

Ia 13 m2 ko logela, kanpoalderantz aireztapen zuzena duen bainugelarekin. Bi ohe, egur eta larruzko oheburua, gau mahaiak, aulkia eta dirukutxa duen jantzitokia ditu. Logelako lurra eta sabaia egurrezkoak eta paretak harrizkoak dira.

LOGELA 2

Zuriz margoztutako egurrezko oheburu eta gau mahaiak dituen logela bikoitza. Idazmahaia, dirukutxaz hornitutako jantzitokia, aulkia eta Anboto mendiranzko ikuspegia duen bainugela ditu. 15 m2 ko logela honetan, paretetako harria eta lur eta sabaiko egurra dira esanguratsuak.

LOGELA 3

Elbarrituentzako egokitutako ia 16 m2 ko logela. Forjazko oheburua, gau mahaiak, aulkia eta dirukutxadun jantzitokia dituen logela bikoitza da. Ia 9 m2 ko bainugela ere badu. Bai logelak baita bainugelak ere, leiho handiak ditu, argitasuna sartu eta aireztapena errazteko.

SARRERA - SUKALDEA

18 m2 ko sarrerak, egongela eta sukaldea ditu. Gereziondozko altzariak dituen sukaldea guztiz hornituta dago, otordu goxoak prestatzeko. Jakiak eta tresnak gordetzeko behar beste armairu, harraska, indukzio plaka, ke-kanpaia, laba, mikrouhin labea, hozkailua, izozkailua, garbigailua, ontzi-garbigailua eta intsektuak uxatzeko aparatu elektrikoa ditu. Elektrizitatea eta ur edangarria, hotza eta beroa, ditu.

EGONGELA - JANTOKIA

Landetxeko lehenengo solairuan kokaturiko 87 m2 ko egongela-jantokia da. Otorduetarako, irakurketarako edo ta atseden hartu eta telebista ikusteko hiru espazio ezberdin ditu. Kanpoalderantz ematen duten leiho ugari eta inguruko mendiak ikusteko egokia den txoritokia ditu. Berogailua, su-itzalgailua eta larrialdietarako argiak ere baditu. Aproposa bilerak edo ikastaroak egiteko.

© 2022 Oka Landetxea Eskubide guztiak erreserbatuta
Dinamikak egindakoa